top of page
Image-empty-state.png

Victoria

Victoria pelikulak ez du ikuslea epel utziko. 140 minutuko plano sekuentzia bakarra duen film ausarta da. Zuzendari, gidoigile eta aktore ezaguna den Sebastian Schipper-ek eskeintzen digu luzemetraia liluragarri eta berritzaile hau. Victoria (Laia Costa), Berlinen bizi den espainiar neska gaztea da. Gau batean, Kreuzberg auzoan lau gazterekin bat- bateko topaketa izan eta gero, horiekin biziko dituen gertaera ikaragarriek bizitza zeharo aldatuko diote.


Film frenetiko eta era berean existentziala, ikuslea hipnotizaturik uzten duena. Horretarako eszenaratze indartsu, ikusgarri eta bikaina darabil. Sebastian Schipperrek ez du treguarik utziko azken minutu arte aurkezten duen thriller latz eta zantar paregabe honetan.


Ezin utzi aipatzeke Laia Costa (Victoria) aktorearen lan itzela, gaztea izan arren maixutasun eta karisma handiz antzeztu bait du.

2233 SAIOA - 2016/1/26 VICTORIA ∙ Alemania ∙ 2015 ∙ 140 min. Zuz.: Sebastian Schipper ∙ G.: Olivia Neergaard-Holm eta Sebastian Schipper ∙ Arg.: Sturla Brandth Grøvlen ∙ Eko.: MonkeyBoy / Deutschfilm / Radical Media ∙ Akt.: Laia Costa, Frederick Lau, Franz Rogowski, Max Mauff

Contacto: Jorge Barrio

Sede social y biblioteca: San Nicolás de Olabeaga, 33 2º

Tfno.: 618 31 84 31

Mail: info@cineclubfas.com

Lugar de proyecciones:

Salón Indautxu (Plaza Indautxu s/n)

Patrocinan

Diputación Bizkaia horizontal.png
ayuntamiento-bilbao-logo-vector-reducido
bottom of page