top of page
Image-empty-state.png

The Third Man

Saioa 35-tan


Film mitikoa. Klasiko bat zinema beltzean, eta Erresuma Batuaren ekarpenik handienetako bat. Viena 1947an, lautan zatitutako hiri bat, zati bakoitza estatu aliatuetako batek okupatua II. Mundu Gerra irabazi eta gero. Hor non iristen den idazle iparramerikar erdipurdiko bat, lana emango diola esan baitio adiskide batek, eta haren bila. Etorreran, ordea, adiskidea hilik suertatu da istripu baten, kalearen erdian. Lekukoek diote bi gizon ikusi dituztela zauritua jaso nahian, baina batek esaten du hirugarren gizon bat ere bazegoela.


Istorioa osatzeko, edo, hobe esanda, istorioaren parte, gerrak hondatutako hiria, eta musikan, berriz, zitararen soinu berezia; instrumentu horren hariak motibo gisa ageri dira kredituaren tituluak emateko orduan.


Amaierako eszena ahaztezina: pasealeku luze bat hilerriaren irteeran, non emakume bat oinez doan eta albo batean lagata pasatzen duen.

2420 SAIOA - 2021/4/6 THE THIRD MAN · EB · 1949 · 104 m. Zuz.: Carol Reed · G.: Graham Greene · Arg.: Robert Krasker (B/N) · Mus.: Anton Karas · Akt.: Joseph Cotten, Alida Valli, Trevor Howard, Orson Welles, Bernard Lee, Paul Hörbiger, Ernst Deutsch, Siegfried Breuer, Erich Ponto, Wilfrid Hyde-White, Hedwig Bleibtreu.

Contacto: Jorge Barrio

Sede social y biblioteca: San Nicolás de Olabeaga, 33 2º

Tfno.: 618 31 84 31

Mail: info@cineclubfas.com

Lugar de proyecciones:

Salón Indautxu (Plaza Indautxu s/n)

Patrocinan

Diputación Bizkaia horizontal.png
ayuntamiento-bilbao-logo-vector-reducido
bottom of page