top of page
Image-empty-state.png

Suyoocheon

+XII KORTeN! Tragedium, Gastón Haag. EH-CAT, 2024, 14’ Fik 


Gonb.: Gastón Haag, Manu Paja


Emakumeen unibertsitate batean, eskandalu bat pizten da, eta ikasle batzuk inplikaturik egongo dira. Jeonim ikastetxeko irakasle eta artistak pieza bat zuzentzeko eskatuko dio osaba Sieoni (antzezle eta zuzendari erretiratua bera) saileko jaialdi baterako. Hark pozik onartuko du, eta gazte garaian toki horretan ikusitakoa gogoratuko du. Entsegu batzuk eginda, Sieonek erakarmena sumatuko du Jeong irakaslearenganako, zeina Jeonimen lankidea baita. Aldi berean, Jeonimek errekari behatzeko eta ulertzeko era perfektua aurkituko du goizetan ur korrontearen bueltan egiten dituen paseoetan eta akuareletan.


Hong Sang-soo zuzendari joriaren beste harribitxi atsegin bat. Antzerkia sartuko du gogoetagai moduan, eta, estiloari eutsiz, elkarrizketa luzeak eskainiko dizkigu. 


Elkarrizketa horietan, erradiografia zorrotz bat ikus dezakegu giza harremanena eta gure garaiarena.

2572 SAIOA - 2025/11/04

Suyoocheon · Ego Korea · 2024 · 111 min

Zuz.: Hong Sang-soo · G.: Hong Sang-soo · Mus.: Hong Sang-soo · Arg.: Hong Sang-soo · Akt.: Kim Minhee, Kwon Haehyo, Cho Yunhee, Ha Seongguk

Harremanetarako: Jorge Barrio

Administrazioaren eta liburutegiaren helbidea:

San Nikolas de Olabeaga kalea, 33, 2º

618 31 84 31  -  info@cineclubfas.com

Proiekzio Aretoa:

Indautxu Aretoa (Indautxu Plaza z/g)

Babesten dute

Diputación Bizkaia logo
Ayuntamiento Bilbao logo
bottom of page