top of page
Image-empty-state.png

Suro

+X. KORTeN!: Heltzear, Mikel Gurrea. EH, 2021, 18’. Fik


Euskal Gidoilari-ekin elkarlanean saioa


Gonb.: Mikel Gurrea


Suro (kortxoa katalanez). Kontakizun pesimista da; bikote baten bitartez lantzen ditu inkomunikazioa, immigrazio arazoak, talka kulturala eta beste gai batzuk. Lortzen du gure gizartearen gaineko mezua transmititzea, eta zein zaila den korrontearen kontra joatea.


Helenak eta Ivanek bizimodu berria eratu nahi dute artelatz basoetan, baina han direla, lurrean nola bizi ikuspegi desberdinak agertuko dira. Landa eremuan bizimodu berria eta desberdina egiteko duten irrika ez da betetzen erraza. Toki berriaren bakardadean, hor diraute frustrazio pertsonalek eta harremaneko arazoek. Norberak ken ez dezakeen azal zaharra.


Zuzendariaren lehen film luzea da, Zinemaldiko atal ofizialean aurkeztua. Euskal Zinemaren Irizar saria eta FIPRESCI saria lortu zituen, baita Euskal Gidoigileena ere.

2495 SAIOA - 2023/06/06

Suro · Catalunya/Euskal Herria · 2022 · 116 min

Zuz.: Mikel Gurrea · G.: Mikel Gurrea, Francisco Kosterlitz · Arg.: Julián Elizalde · Mus.: Clara Aguilar · Akt.: Vicky Luengo, Pol López, Ilyass El Ouahdani, Josep Estragués, David Parcet, Vicente Botella, Nelson Caballero, Joan Carrillo, Fouad Lhaibi

bottom of page