top of page
Image-empty-state.png

Soundtrack to a Coup d'Etat

Gonb. Marije Murguia


60ko urteetan, Afrikako herrialdeen deskolonizazio prozesua gertatu zen, eta, Gerra Hotzaren erdian, herrialde horiek NBEra batu ziren. Horrek inarrosi egin zuen nazioarteko boterearen ordena, eta, besteak beste, Patrice Lumunbaren hilketa ekarri zuen, Kongoko Errepublika Demokratikoko presidente hautatuarena. Horretaz gainera, CIAk AEBetako musikari beltzak erabili zituen estalki gisa, bere mugimenduak ezkutatzeko eta, aldi berean, afrikarrengan sinpatiak pizteko. Zuzendariak aurreko beste dokumental batzuetako edukiak jaso ditu, eta entsegu zinematografiko zirraragarri bat eratu du, 150 minutu irauten duena. Gertaeren gaineko informazioa jazz musikari handiekin uztartuta ageri zaigu, haietako batzuk eskubide zibilen aldeko mugimenduetan aktibista izandakoak. 2024ko Oscar sarietan, dokumentalik onenerako izendatua egon zen, eta Epaimahaiaren Sari Berezia jaso zuen Sundancen.

2594 SAIOA - 2026/05/12

Soundtrack to a Coup d'Etat · Belgika · 2024 · 150 min

Zuz.: Johan Grimonprez · G.: Johan Grimonprez, Dan Milius · Mun.: Rik Chaubet · Arg.: Jonathan Wannyn · Akt.: Patrice Lumumba, Dag Hammarskjöld, Louis Armstrong

Contacto: Jorge Barrio

Sede social y biblioteca: San Nicolás de Olabeaga, 33 2º

Tfno.: 618 31 84 31

Mail: info@cineclubfas.com

Lugar de proyecciones:

Salón Indautxu (Plaza Indautxu s/n)

Patrocinan

Diputación Bizkaia logo
Ayuntamiento Bilbao logo
bottom of page