top of page
Image-empty-state.png

Miroirs No3

+XIII KORTeN!: EXODUS: emigración masiva en Latinoamérica (l-k), Jose Muniain. EH-USA, 2025, 13’ dok


Gonb.: Jose Muniain, Alfonso C. Vallejo


Maurice Ravelek bost piezako suite bat idatzi zuen pianorako, Miroirs (Ispiluak) izenekoa. Hortik hartua dago film honen izenburua.


Musika ikasle gazte batek, Laurak, auto istripu bat du, eta istripuan mutil laguna hilko zaio. Bera, berriz, onik aterako da ozta-ozta, eta familia batek hartuko du. Familiako amak bere alaba zenaren arropa utziko dio, eta Laurak haren tokia hartuko du; hala, ama horrek falta duen alaba hura bihurtuko da, berea ez den familia batean.


Istorioan erakusten digunez, beste leku batzuk hartzeko eta beste rol batzuk betetzeko aukera dago, eta, hori ez ezik, bestea zaintzearen bidez espazio horiek aurkitzeko aukera ere bai. Familiari begiratzeko ikuspegi iradokitzaile eta nahiko originala eskaintzen du: komunitate atrofiatu gisa baina baita norbere identitatea oinarritzeko egitura gisa ere.

2605 SAIOA - 2026/11/03

Miroirs nº3 · Alemania/Frantzia · 2025 · 86 min

Zuz.: Christian Petzold · G.: Christian Petzold · Mun.: Bettina Böhler · Arg.: Hans Fromm · Akt.: Paula Beer, Barbara Auer, Matthias Brandt, Enno Trebs, Philip Froissant, Victoire Laly, Marcel Heupermann

Harremanetarako: Jorge Barrio

Administrazioaren eta liburutegiaren helbidea:

San Nikolas de Olabeaga kalea, 33, 2º

618 31 84 31  -  info@cineclubfas.com

Proiekzio Aretoa:

Indautxu Aretoa (Indautxu Plaza z/g)

Babesten dute

Diputación Bizkaia logo
Ayuntamiento Bilbao logo
bottom of page