
Los tortuga
Mugarik gabeko Ekonomilariak eta Euskal Ekonomisteen Elkargoa-rekin elkarlanean saioa
Gonb.: Daniela Ávila Morales
Anabelek 18 urte ditu. Amarekin bizi da, Deliarekin, txiletar taxilari bat, Collblanceko auzora emigratu duena hogei urte lehenago. Eginahalak egiten ari da Ikus-entzunezko Komunikazioen lehen maila ateratzeko. Aita hila du, eta amarekin dolua egiten ari da bizitzako une horretan.
Bizi diren etxea utzi beharra izan dutenez, jatorrizko herrira itzuliko dira, beste asko bezala, "etxea bizkarrean" daramatela; horregatik esaten diete "Los Tortugas". Munduek tupust egingo dute: ama fedegabe bat, bere bikotekidearen heriotza onartzen ez duena eta ahalik eta azkarrena handik alde egin eta Bartzelonara itzuli nahi duena, eta familia tradizionala, gaztea bertan geratzea eta bere sustraiak ez galtzea saiatzen dena.
Gidoia oso ondo eginda dago, eta era sotilean konektatzen ditu kontu pertsonal eta sozialak, inolako trikimailurik gabe.
2576 Saioa - 2025/12/09
Los tortuga · Catalunya/Andalucia/Txile · 2024 · 109 min
Zuz.: Belén Funes · G.: Belén Funes, Marçial Cebrian · Arg.: Diego Cabezas · Mus.: Paloma Peñarrubia · Akt.: Antonia Zegers, Elvira Lara, Mamen Camacho


