top of page
Image-empty-state.png

Lola

Lola (“amona” tagaloz) Separen biloba erail dute bere mugikorra lapurtzeko. Ezbeharra jasan arren, bere onera etorri behar da berriz, eta hileta prestatzen hasi haizeak eta euriak erasandako Manilan. Bere familia, berriz, oso txiroa da eta ez dauka behar beste baliabiderik zerraldoa eta epaiketa-kostuak ordaintzeko; ondorioz, dirua nola edo hala lortzen saiatzen da. Lola Puring biloba espetxetik ateratzen saiatzen da, bertan baitago epaiketaren zain Lola Separen biloba erailtzeaz leporatuta. Bihotza urratzen zaio bisitara eta janaria eramatera joaten zaion bakoitzean. Bi emakumeek epaiketaren atariko ikustaldian topo egin dute. Biak ere beren biloben alde behar guztia egiteko gogo irmoa dute, Brillante Mendozaren film berri honetan. Egungo zinemagile filipinar garrantzitsuena da, Europako jaialdi handienen ohiko partehartzaile eta hainbat film-izenbururekin lehiatu da.

2089 SAIOA - 2012/2/28 LOLA · Filipinas/Frantzia · 2009 · 110 min. Zuzendaritza: Brillante Mendoza · Gidoia: Linda Casimiro · Argazkia: Oddysey Flores · Muntaketa: Kats Serraon · Ekoizpena: Ferdinand Lapuz · Aktoreak: Anita Linda, Rustica Carpio, Tanya Gómez, Jhong Hilario

Harremanetarako: Jorge Barrio

Administrazioaren eta liburutegiaren helbidea:

San Nikolas de Olabeaga kalea, 33, 2º

618 31 84 31  -  info@cineclubfas.com

Proiekzio Aretoa:

Indautxu Aretoa (Indautxu Plaza z/g)

Babesten dute

Diputación Bizkaia horizontal.png
ayuntamiento-bilbao-logo-vector-reducido
bottom of page