
Lola
+XIII KORTeN! Metonimia, Sara D.G. EH, 2025, 13’ Fik
Gonb.: Sara D.G.
Kabareteko kantari batek, Lolak, Von Bohm jauna limurtuko du, hirigintza arloko ordezkari bat. Funtzionario zintzoa gatazka moral larri batean gertatuko da, konturatzean kabareta burdel baten estalgarria dela, eta kantariak prostitutak. Istorioak Heinrich Mannen Professor Unrat du oinarritzat, Josef von Sternbergen Der blaue Engel lanak bezala (Aingeru urdina).
50eko hamarkadako Alemanian garatuko da oraingo honetan, eta Fassbinderrek garai hartaz eginiko trilogiaren parte da lan hauekin batera: Die Ehe der Maria Braun (Maria Braunen ezkontza) eta Die Sehnsucht der Veronika Voss (Veronika Vossen irrika). "Alemaniar mirariaren" urteetan aberastu zen gizartearen gaineko fabula garratza da.
Erreferentziak askotarikoak dira, okupazio militarra, Alemaniaren zatiketa, nazismoaren izugarrikeriak, Alemanek garaiz iristearekin eta ordenarekin duten obsesioa, telebistaren ezarpena...
2585 SAIOA - 2026/03/03
Lola · Alemania (RFA) · 1981 · 115 min
Zuz.: Rainer Weiner Fassbinder · G.: R. W. Fassbinder, Peter Märtheisheimer, Pea Fröhlich · Mus.: Peer Raben Arg.: Xaver Schwarzenberger · Akt.: Barbara Sukowa, Armin Mueller-Stahl, Mario Adorf, Mathias Fuchs, Helga Feddersen, Karin Baal


