top of page
Image-empty-state.png

Little Joe

TOUR D’A-rekin elkarlanean saioa


+ KORTeN! El día que te maté, Edu Escudero


Gonb.: Tamara Lucarini (Banatu Filmak)


Jessica Hausnerrek (Viena, 1972) bost lan eta erdi eginak ditu (+ hiru labur). 2011ko Fas jaialdian dagoeneko egon zen Lourdes filmarekin (2009); haren bitartez, zentzumenez kanpoko mundu batean barneratu gintuen (fedean, alegia), eta zuzendariak detaile oro zaindu zuen ‘sinisteari’ zentzua emateko. Bost urte beranduago Amour fou egin zuen, bizitzaren eta heriotzaren gaineko gogoeta bat. Little Joe filmean erregistroz aldatzen da zientzia fikziorantz (?), eta istorioa kokatzen du aparteko lore bat sortu nahian dabiltzan zenbait laborategi fitogenetistatan (eta corona-zer delakoaren psikosi betean gauden honetan...). Ekialdeko musikak, tarteka nekatu egingo gaituenak, kamera mugimenduak, geometriak eta urruntasunak zalantza eta tentsioa sorrarazten ditu. Zalantzarik gabe, Jessica Hausnerrek urrats arriskutsua egin du; izan ere, enpatiarik ez dagoen lan honetan,  nolabait, ‘errealitatea ikusteko moduan dugun anbiguotasuna deskribatzen saiatzen da’.

2402 SAIOA - 2020/11/10 LITTLE JOE · Austria/EB/Alemania · 2019 · 105 m. Zuz.: Jessica Hausner · G.: Géraldine Bajard, Jessica Hausner · Arg.: Martin Gschlacht · Akt.: Emily Beecham, Ben Whishaw, Leanne Best, Kerry Fox, David Wilmot, Kit Connor, Goran Kostic, Andreas Ortner, Andrew Rajan, Sebastian Hülk, Lindsay Duncan, Phénix Brossard, Yana Yanezic

Harremanetarako: Jorge Barrio

Administrazioaren eta liburutegiaren helbidea:

San Nikolas de Olabeaga kalea, 33, 2º

618 31 84 31  -  info@cineclubfas.com

Proiekzio Aretoa:

Indautxu Aretoa (Indautxu Plaza z/g)

Babesten dute

Diputación Bizkaia horizontal.png
ayuntamiento-bilbao-logo-vector-reducido
bottom of page