top of page
Image-empty-state.png

Les Misérables

+KORTeN! Hiri zatiak, Susana Miravalles, Guillermo Julián · Euskal Herria -2021 - 6 min


Mugarik gabeko ekonomilari-ekin eta Ekonomistak euskal elkargoarekin elkarlanean saioa


Gonb.: José Ramón Mariño (ATTAC)


Stephane polizia bat da, Cherbourgetik iritsi dena. Montfermeilgo Krimenaren Aurkako brigada batean dago, Paris iparraldean, non haren emazte ohia eta semea bizi baitira.  Taldekideek, Chrisek eta Gwadak, bandek elkarrekin dituzten tentsioak erakutsiko dizkiote, nola lehiatzen diren auzoa kontrolatzeko, eta poliziek darabiltzaten metodo ez oso ortodoxoak ikusiko ditu.


Karriketan patruilatzen ari direla, beren ekintzak grabatzen dituen dron bat dagoela ikusiko dute, eta horrek bortizkeria zurrunbilo bat sorraraziko du.


Filmak Parisko bazter auzoetako eguneroko gordina salatzen du, eta etorkinek integratzeko dituzten arazoak, eta munduko beste toki batzuetako egoerekin pareka daiteke.


'Film noir' bat, jarraipena ematen diona Frantzian genero horretan eginda duten ibilbide luzeari; izena Victor Hugoren obra ezagunetik hartzen du.

2474 SAIOA - 2022/12/13

LES MISÉRABLES · Frantzia · 2019 · 102 min

Zuz.: Ladj Ly · G.: Ladj Ly, Giordano Gederlini, Alexis Manenti · Mus.: Pink Noise · Arg.: Julien Poupardn· Akt.: Roberto Medina Damien Bonnard, Alexis Manenti, Djibril Zonga, Jeanne Balibar, Steve Tientcheu, Issa Perica, Al-Hassan Ly, Almamy Kanoute, Nizar Ben Fatma, Raymond Lopez

bottom of page