Image-empty-state.png

Langosta

Aurkezpena: : Txus Retuerto


“Langosta” Lanthimos-en hirugarren filma da. Aurreko biak “Canino” eta “Alps” izan ziren eta Fas zinekluban eman genituen.


Oraingoan Erresuma Batua aukeratu du eszenatoki bezala, baina gai eta kezka berdinak plazaratzen dizkigu, hauxe, gizakion harremanak eta bakardadea bere estilo paregabe eta ausartarekin.


“Langosta” alegi distopiko bat da. Zuzendariak pelikularen hasieran bere unibertso bakarra inposatzen du. Lanthimos-ek eskeitzen digun gizartean ez dago bakarrik bizitzerik, hortaz, bikoterik ez duenak 45 egun izango ditu berea topatzeko. Zentzugabeko gizarte arautu bat agertzen zaigu. Bertan, hiritar guztiak amodioa bilatzera behartuta daude eta horrela ez bada erbesteratuak izango dira.

2241 SAIOA - 2016/3/22
THE LOBSTER · Grezia/Erresuma Batua/Irlanda/Alemania · 2015 · 108 min.
Zuz.: Yorgos Lanthimos · G.: Yorgos Lanthimos eta Efthymis Filippou · Arg.: Thimios Bakatakis · Mnt.: Yorgos Mavropsaridis · Akt.: Colin Farrell, Rachel Weisz, Léa Seydoux, Ben Whishaw