Image-empty-state.png

La isla de las mentiras

Euskal Gidoigileak-rekin elkarlanean saioa


+KORTeN! Bilbao hiri ibiltaria, Jon Zurimendi. EH, 2021, 3’. Ani


Gonb: Paula Cons (zuz)


Aurk.: Aitor Eneriz (Gidoi)


1921ean, Santa Isabel ontzia hondoratu zen Argentinara zihoala. Salvora uhartean gertatu zen zorigaitza, Arosako itsasadarraren sarreran. 200 lagunetik gora hil ziren, eta 56 bakarrik atera ziren bizirik. Uhartean ez zegoen gizonik, eta hiru neska joan ziren ontzi txiki batean erreskatera, Maria, Josefa eta Cipriana. Gorabehera batzuek neska haien heroismoa zapuztu zuten.


Argentinar kazetari bat, Leon, Salvorara joango da, hondoratzearen berriak emateko. Lekukotasunak nekeziaz jasorik, konturatuko da uharte hartan sekretuak badirela ezkutuan, eta gau hartan "kasualitate" askotxo gertatu zirela.


Gidoi askea trajedia haren gaineko egiazko gertaerak kontatzeko orduan. Aurrekontu txikiko opera prima da, eta emaitza goresgarria.


Hiru emakume protagonistena egiten duten aktoreek aintzat hartzeko moduko lana egiten dute, eta haien aurpegiek uharteko bizimodu gogorra islatuko dute: bakardadea, analfabetismoa, meteorologia gaitza, kazikismoa... Giro, argazki eta musika zainduak.

2463 SAIOA - 2022/6/6 

LA ISLA DE LAS MENTIRAS · Espainia/Argentina/Portugal · 2020 · 93 m. 

Zuz.: Paula Cons · G.: Paula Cons, Luis Marías · Arg.: Aitor Mantxola · Akt.: Nerea Barros, Aitor Luna, Darío Grandinetti, Victoria Teijeiro, Ana Oca, María Costas, Milo Taboada, Celso Bugallo, Machi Salgado, Mela Casal, Leire Berrocal, Javier Tolosa, Sergio Quintana