Image-empty-state.png

L'écume des jours

Aurkezpena: Norberto Albóniga, Fas Zineklubeko bazkidea.


Michel Gondry frantziarrak telebista, publizitatean eta musika bideogile modura karrera egin ondoren zinemara egin du jauzia.


Zuzendari, idazle eta ekoizleak lehen filma duela 13 urte aurkeztu zuen: “Human Nature” (2001). 2004an “La ciencia del sueño” zuzendu zuen eta 2006an Oscarra irabazi zuen “Olvidate de mí” filmearen gidoiagatik. Eta orain, Michael Gondry onirikoa sorterrira itzuli da pelikula hau filmatzeko. Frantzian egin du “L'ecume des jours”, Boris Vianen eleberri batean oinarritzen den istorioa. Audrey Tautou eta Romain Duris dira protagonista nagusiak, eta argi dago film horrek ez duela batere zerikusirik Gondryren azken lanarekin, “The Green Hornet”-ekin (2011), ezta hurrengoarekin ere ez: “Is the Man Who Is Tall Happy?: An Animated Conversation with Noam Chomsky” (D, 2013).

2178 SAIOA - 2014/6/3 

L’ECUME DES JOURS ∙ Frantzia/Belgika ∙ 2013 ∙ 125 min. 

Zuz.: Michel Gondry ∙ G.: Luc Bossi (Boris Vian-en eleberri batean oinarrituta) ∙ Arg.: Christophe Beaucarne ∙ M.: Étienne Charry ∙ Akt.: Romain Duris, Audrey Tatou, Gad Elmaleh, Omar Sy