top of page
Image-empty-state.png

Kuolleet Lehdet

+XI KORTeN! Deadly Draw, Nitya Lopez. EH, 2023, 11’. Fik


Gonb.: Nitya Lopez Saitua


Bi lagun bakartiren maitasun istorioa, elkar ulertuko dutenak beren bizimodu zailaren erdian. Ansa Helsinkin bizi da, eta supermerkatu batean jarduten da askotariko lanak eginez; gau batez, beste langile bakarti batekin topatuko da, Holapparekin, zurrutari emana bizi dena bera. Biak saiatuko dira eta lortuko dute harreman bat osatzea. Filmak gai bat baino gehiago lantzen ditu, bakardadea, zailtasunen aurkako borroka eta giza topaketaren bilaketa.


Katigatzen, hunkitzen eta barre eginarazten duen tragikomedia. Erreferente klasikoak ditu eszenaratzeak; ia ez dago elkarrizketarik, pertsonaia murritzak, begiradak eta ekintzak hitzak baino gehiago.


Pertsonaia hieratiko eta etsituen poetika zabaltzen da; laneko zapalkuntzaren salaketa dago, eta aldi berean borrokara dei egiten du, edo, behintzat, erresistentziara.


Komedia minimalista, zuzendaria egiazko zinemagile baliotsu gisa berresten duena.


Epaimahaiaren saria Cannesko 2023ko Zinemaldian.

2521 SAIOA - 2024/03/19

Kuolleet Lehdet  · Finlandia · 2023 · 81 min

Zuz.: AkiKaurismäki · G.: Aki Kaurismäki · Arg.: Timo Salminen · Akt.: Alma Pöysti, Jusi Vatanen, Anna Karjalainen, Kaisa Karjalainen, Alina Tomnikov

bottom of page