top of page
Image-empty-state.png

Irrintziaren ohiartzunak

+KORTEN: Irrintzi (D) · Mirentxu Loyarbe · 10 min  + EUSKAL EMAKUMEAK (flb) (D) · Mirentxu Loyarbe · 10 min


+KORTeN! Beti bezperako koplak (A) ∙ Euskadi ∙ 2016 ∙ 5 min ∙ Zuz.: Ageda Kopla Taldea


Gonb.: Iratxe Fresneda, zuzendari, eta Begoña Vicario, ‘Beti bezperako koplak’ film laburraren koordinatzailea


Irrintziaren oihartzunak (2016) lanean Irrintzi (1978) ezkutatutako ‘egia’ horien eta Euskal emakumeak (1981) filmeko emakumeen hitz begitaziodunen barrena ibiliko gara; erakutsitako sekretua izango dugu abiapuntu, baina Loyarteren obra eta izaera zein da osorik kontatu gabe.


Mirentxu Loyarte (Iruñea, 1938) sorkuntza-lanetan emandako erbestealdia Irrintziaren oihartzunak filmak kontatzen du. Loyarte Europako zinemagintzaren aitzandari ausart horietako bat da, haren izena ezagun egin ez bada ere. Hala, bere buruan filmak egiten jarraitzen duen emakume baten ibilbidea bistaratuko dugu, porrot egindako proiektuak proiektu, zapuztutako ilusioak, bizitzak eragindakoak gorabehera, zinemagile zein beste ororen gainetik.


Haren ahotsa berreskuratuko dugu, haren historia, bidean geratu ziren kontakizunak, eta horietara bueltatuko gara Marc Légasse idazlearen “Gastibeltzaren karabinak” gisa (1977-fr, abenturaren nobela, alai eta irudimena). Gainerakoa historia da. Eta historia horretan jakin-minez murgiltzen gara.


Iratxek aitortzen du: “jakinmin akademikotik jaio zen ere bada, istorioen aukeretan eta zinema-paisaietan galdu zena. Zineman zinema, emakume ausartak, itsas ertzean geldirik daude ‘baleak’, geratutako errotatibak, eta artxiboak argiaren bila. Ikus-entzuneko hau pantailatik haratagoko jarraikortasuna duen filma, oroimenean sakontzen duena”.

2289 SAIOA - 2017/6/13 

IRRINTZIAREN OIHARTZUNAK ∙ Euskal Herria ∙ 2016 ∙ 54 min. 

Zuz.: Iratxe Fresneda ∙ G.: Iratxe Fresneda · Arg.: Saioa Etxebarria · Mnt.: Laurent Dufreche eta Demetrio Elorz · M.: Kiko Monzón / Anari · Eko.: Pimpi & Nella Produkzioak (Saioa / Iratxe) · Akt.: Mirentxu Loyarte Dokumentala

bottom of page