top of page
Image-empty-state.png

Gaua

+XIII KORTeN! Erreka zoko hortan, Ekaitz Bertiz. EH, 2025, 16’ Fik


Gonb.: Paul Urkijo


Euskal mendiak, XVII. mendea. Sorgin ehizaren garai betean, inkisidore baten bisita jasoko du herrixka zulo batek, eta Kattalinek ihes egingo dio senarrari, gauaren erdian baserria abandonatuz. Baso ilunean galdurik, hiru emakumerekin topatuko da. Arropa garbitzen ari diren bitartean, beldurrezko istorioak eta herriko esamesak kontatzen dizkiote. Kattalin istorio horien parte bihurtuko da azkenerako.


Gurutzatutako istorioek sorginez beteriko baso batean murgilduko gaituzte, euskal mitologiaren gaueko munduan, baserriko sineskeriekin batera. Horrek unibertso bat sortuko du, misterioz, emozioz eta epikaz beterikoa.


Istorioetan, zapalkuntzak eta beldurrak hartzen dute garrantzia, eta, azkenerako, askatasunaren eta maitasunaren alde borrokatzeko fabula bihurtuko da filma.

2583 SAIOA - 2026/02/17

Gaua · Euskal Herria · 2025 · 87 min

Zuz.: Paul Urkijo · G.: Paul Urkijo · Mus.: Maite Arroitajauregi & Aránzazu Calleja · Arg.: Gorka Gómez · Akt.: Yune Nogueiras, Ane Gabarain, Elena Irureta, Iñake Irastorza, Xabi "Jabato" Lopez, Erika Olaizola

Contacto: Jorge Barrio

Sede social y biblioteca: San Nicolás de Olabeaga, 33 2º

Tfno.: 618 31 84 31

Mail: info@cineclubfas.com

Lugar de proyecciones:

Salón Indautxu (Plaza Indautxu s/n)

Patrocinan

Diputación Bizkaia logo
Ayuntamiento Bilbao logo
bottom of page