Güeros
Bilbon Estreinaldia
Gonb.: Marco Ramírez, zinema irakaslea Universidad Nacional-ean (Costa Rica)
Zinema-ibilbidearen hasierako road movie-aeta komedia da, Frantziako Uhin Berriaren omenezkoa. Berlingo zinema-jaialdiko Panorama sailean opera prima onenaren saria irabazi zuen; Tribecako zinema-jaialdian, aldiz, argazki onenaren saria eta epaimahaiaren aipamen bat. Tomás nerabearekin moldatzea zaila bihurtu denez, amak Mexiko Hirian ikasten ari den anaia nagusiarekin bizitzera bidaliko du. Tomásek Epigmenio Cruzen kasete bat eraman du, aitarengandik oinordetzan hartua. Hirukoteak bere idoloa ospitale batean hilzorian eta bakarrik dagoela jakitean, auto herdoildua hartzea eta rock izar zaharrari begirunea adieraztera joatea erabakiko du. Alonso.
Ruizpalaciosek telebistako programa eta antzezlan batzuk zuzendu ditu eta zenbait telesailetako gidoilari gisa ere lan egin du. 2008an, Café Paraíso idatzi eta zuzendu zuen. Harekin, fikziozko film labur onenaren Ariel saria irabazi zuen, baita hurrengo film laburrarekin ere, The Cú Bird’s Last Song-ekin (2010). Güeros bere lehenengo film luzea da.
2211 SAIOA - 2015/5/5
GÜEROS ∙ Mexiko ∙ 2014 ∙ 106 min.
Zuz.: Alonso Ruizpalacios ∙ G.: Alonso Ruizpalacios eta Gibrán Portela ∙ Arg.: Damián García ∙ Mnt.: Yibrán Asuad eta Ana García ∙ M.: Tomás Barreiro ∙ Eko.: Catatonia Cine ∙ Akt.: Tenoch Huerta, Sebastián Aguirre, Ilse Salas, Leonardo Ortizgris, Raúl Briones