top of page
Image-empty-state.png

Eureka

Aurk.: Norberto Albóniga


Eureka elkarrekin lotuta dauden hiru ipuinez osatutako triptiko moduko bat da, baina elkarren artean independenteak dira.Ipuin batetik bestera pasatzean, pertsonaia berriak agertzen dira, eta inguruneak eta pantailaren formatuak aldatzen dira.


Alaina nekatuta dago Pine Ridge erreserban polizia-ofiziala izateaz, eta irratia erantzuteari uztea erabaki du.Bere ilobak, Sadiek, bidaia bati ekingo dio aitonaren laguntzarekin. Denboran eta espazioan zehar bidaiatuz, Hego Amerikaraino egingo du hegan, zuri-beltzeko westernak ikusteari utziko dio eta baso batean bizi diren pertsonen ametsak entzungo ditu.


Hiru garai kronologikotan egituratzen da lana: mila eta zortziehun urteetako Mendebalde urruna, Ipar Amerikako gaur egungo erreserba indigena bat eta Amazonaseko oihana 70eko hamarkadan.Filmak duen edertasun plastiko horrek, sarritan, koadro piktorikoen antza du.

2536 SAIOA - 2024/10/22

Eureka · Argentina/Francia/Alemania/Portugal/México · 2023 · 146 min

Zuz.: Lisandro Alonso · G.: Lisandro Alonso, Fabián Casas, Martín Camano · Arg.: Timo Salminen, Mauro Herce · Mus.: Domingo Cura · Akt.: Viggo Mortensen, Chiara Mastroianni, José María Yazpik

Harremanetarako: Jorge Barrio

Administrazioaren eta liburutegiaren helbidea:

San Nikolas de Olabeaga kalea, 33, 2º

618 31 84 31  -  info@cineclubfas.com

Proiekzio Aretoa:

Indautxu Aretoa (Indautxu Plaza z/g)

Babesten dute

Diputación Bizkaia logo
Ayuntamiento Bilbao logo
bottom of page