top of page
Image-empty-state.png

El hombre de al lado

Aurkezpena: Marije Murguía, Fas Zineklubeko batzordekidea


+Flb: False Flag (F) ∙ Euskadi ∙ 2016 ∙ 11 min ∙ Zuz.: Asier Urbieta


Mariano Cohn-ek eta Gastón Duprat-ek zuzendutako komedia beltza da. Bi zuzendari hauek bikote ona osatzen zutela demostratu zuten bere aurreko pelikulan, Artista (2008). Etxe ondoko gizona (2009), hainbat Sur Sariak dituena, bi auzokideen arteko iskanbilak kontatzen dituen filma da. Auzokide hauek guztiz kontrako bizimodua daramate: Leonardo (Rafael Spregelburd) diseinatzaile fina dugu Le Corbusier-ek diseinatutako etxe ederrean lasai bizi dena, eta Víctor (Daniel Aráoz) autoak desegiteko tokian lan egiten duen gizon zakar, zarpail eta heziketa gabekoa, ondoko etxean leiho berria irekitzea erabaki duena. Bi gizon hauen bizimodua eta intimitatea guztiz aldatuko da. Bien arteko liskarrek egoera tragikomiko ugari sortaraziko ditu, gure aurreiritziak astinduz eta sorpresak ekarriz. Sundance (2010) Argazki Saria lortu zuen film honek. Sekuentziak zitalki antolatuak ditu, gure aditasuna lehenengo momentutik harrapatzen duena.


Aipagarria bi aktoreen lan bikaina, Rafael Spregelburd (Leonardo) eta Daniel Aráoz (Víctor).

2275 SAIOA - 2017/3/21 

EL HOMBRE DE AL LADO ∙ Argentina ∙ 2009 ∙ 103 min. 

Zuz.: Mariano Cohn eta Gastón Duprat ∙ G.: Andrés Duprat · Arg.: Mariano Cohn eta Gastón Duprat · Mnt.: Klaus Borges eta Jerónimo Carranza · M.: Sergio Pángaro · Eko.: Fernando Sokolowicz · Akt.: Rafael Spregelburd, Daniel Aráoz, Eugenia Alonso, Inés Budassi

bottom of page