top of page
Image-empty-state.png

Druk

Lau irakasle afaltzeko elkartuko dira, eta filosofo baten hipotesiaren bueltan ariko dira, esaten baitu gizakia jaiotzen denean alkohol defizit batekin jaiotzen dela. Orduan, esperimentu bat egitea erabakitzen dute: egunez edatea alkohol tasa konstante bat izateko eta beren bizitzak hobetzeko bai lan arloan eta bai arlo pertsonalean.


Filmak bi ordu irauten du, eta lau pertsonaiak lanean nahiz lanetik kanpo ikusiko ditugu, haienganako enpatia sortuko zaigularik. Ia denoi gertatu zaigu noizbait gehiegikeria egitea, alkoholik gabe egingo ez genituzkeen gauzak egitea, eta, batzuetan, ongi sentitu gara.

Ez da irakaspen moralak ematen dituen filma; bai, aldiz, planteatu egiten ditu zenbait gai, hala nola bakardadea, motibazio falta, gizartearen presioagatik inhibizio gehiegia eta droga hori zenbateraino dagoen normalizatua gizartean.


Antzezpen bikainak eta sekuentzia antologikoak; besteak beste, politikariak mozkorrak daudeneko irudi muntaiak.

2427 SAIOA - 2021/5/25 

DRUK · Danimarka · 2020 · 116 m. 

Zuz.: Thomas Vinterberg · G.: Tobias Lindholm, Thomas Vinterberg · Arg.: Sturla Brandth Grøvlen Akt.: Mads Mikkelsen, Thomas Bo Larsen, Magnus Millang, Lars Ranthe, Susse Wold, Maria Bonnevie

Contacto: Jorge Barrio

Sede social y biblioteca: San Nicolás de Olabeaga, 33 2º

Tfno.: 618 31 84 31

Mail: info@cineclubfas.com

Lugar de proyecciones:

Salón Indautxu (Plaza Indautxu s/n)

Patrocinan

Diputación Bizkaia horizontal.png
ayuntamiento-bilbao-logo-vector-reducido
bottom of page