top of page
Image-empty-state.png

Die Abenteuer des Prinzen Achmed

Zinema mutua saioa, zuzenekomusikarekin · Musikaria: Josetxo Fernández de Ortega

+ KORTeN! Pil Pil, Kristina Zorita, EH, 2019, 9’20”.Fik

Gonb.: Kristina Zorita (zuz), Josetxo Fernández de Ortega (mus)


Guganaino iritsi direnen artean animaziozko lehengo filmetzat hartzen da, eta askotan sartu izan da "filmik onenaren" zerrendetan. LotteReinnigerrek eginak zituen filmak siluetekin, baina iraupen laburrekoak, gehienez ere hamar minutukoak, eta ordu bat baino gehiagoko lan hau egin zuen teknika berberarekin, izan ere, hori baita berak ederto ezagutzen duena. Lanak hiru urte hartu zituen, eta kolaborazioak eta laguntzak izan zituen; Carl Koch senarra arduratu zen zuzendaritza exekutiboaz, eta makina bat formula esperimentatu zuten jendearengan haren bitartez ilusioa eragiteko.


Altxor hau berreskuratu nahi dugu Mila gau eta bat gehiago liburuko kontakizunekin gozatzeko eta gure Josetxo Fernandez de Ortega piano jotzailearen sormenekin liluratzeko. Horrez gain, zinemagintzako aitzindari ahaztuetako bati —ez da bakarra— merezitako omenaldia egin nahi diogu.

2394 SAIOA - 2020/7/7 

DIE ABENTEUER DES PRINZEN ACHMED · Alemania · 1926 · 80 min. 

Zuz.: Lotte Reiniger, Carl Coch · G.: Lotte Reiniger

Contacto: Jorge Barrio

Sede social y biblioteca: San Nicolás de Olabeaga, 33 2º

Tfno.: 618 31 84 31

Mail: info@cineclubfas.com

Lugar de proyecciones:

Salón Indautxu (Plaza Indautxu s/n)

Patrocinan

Diputación Bizkaia horizontal.png
ayuntamiento-bilbao-logo-vector-reducido
bottom of page