top of page
Image-empty-state.png

Dersu Uzala

Gonb.: Jorge Barrio (zinema irakaslea)


Bi gertaera harrigarri ditugu aurrean, bata: Vladimir Arseniev, tsarraren armadako ofiziala (1906), esploratzaile zebilen Siberian, eta 1923an Dersu Uzalaren gainean idaztea erabakitzen du. Istorio hunkigarria, naturalista eta adiskidantzazkoa. Bestea: kontakizun hauekin Akira Kurosawak pantailara eraman zituen liburuan kontatzen diren gertaerak, eta film epiko bat sortu zen (Kurosawaren filmografia ia osoa bezala).


Atzean gelditu ziren Rashômon (1950), Los siete samuráis (1954), eta Barbaroja (1965), eta 1975ean maisulan hau atera zuen (ala ez da? segun); lan honetan, lortzen du ikuslea naturan barneratzea eta harenganako errespetua izatea. Gure begiak betetzen dituen paisaiaz gain, Kurosawak bizitzako beste elementu bat nabarmentzen du: adiskidetasuna, beharbada bizirik irauteko borrokatik sortua.


1975. urtean, film ez-ingeles onenaren Oscarra irabazi ez ezik (1996), Arte eta Entsegu filmik onenaren saria irabazi zuen (Espainiako Idazle Zinematografikoen Zirkuluak emana).

2508 SAIOA - 2023/12/05

Dersu Uzala · SESB/Japonia · 1975 · 141 min

Zuz.: Akira Kurosawa · G.: Akira Kurosawa, Yuri Nagibin (liburu: Vladimir Arséniev) · Arg.: Asakazu Nakai, Youri Gantoman, Fyodor Dobronravov · Mus.: Isaac Schwartz · Akt: Maksim Munzuk, Yuriy Solomin, Svetlana Danilchenko, Vladimir Kremena Dmitriy Korshikov, Suymenkul Chokmorov

bottom of page