Charulata
Gonb: Alfonso Vallejo (Fas)
Hiruren arteko maitasun istorioa alfertasun giro batean. Gizartean estutasunik ez duen klase batekoa daCharulata, eta gizon batekin ezkonduta dago, zeina oso sartua baitago bere jardueran, kazetari eta aktibista politikoa bera. Andrea etxean bakarrik egoten da, eta kanpoaldeko mundua distantziatik ikusten du.
Orduan, beste gizon bat azalduko zaio, interes literarioak eta kulturalak dituena. Begikoa egingo zaio, maitemindu egingo da azkenean.
Narrazio sotila, emakumearen aurpegian gauzatzen dena: haren sentimenduen eboluzioa erakutsiko digu. Ez dago epai moralik, nahiz eta hiru pertsonaia nagusien pekatuak azpimarratzen diren: bataren ezkontzarekiko utzikeria, bestearen borondaterik eza eta bestearen heldugabetasuna.
Dialektika kulturalak, literatura eta politika ere agertuko dira argumentuan, maitasuna eta pasio erreprimituak loratzen doazen heinean.
Eszenaratze estilizatua, ikuspegiak, angeluak eta plano ugariak konbinatzen dituelarik; argazki aldetik, berriz, zuri-beltza darabil.
2448 SAIOA - 2022/2/15
CHARULATA · India · 1964 · 124 m.
Zuz.: Satyajit Ray · G.: Satyajit Ray · Arg.: Subrata Mitra · Mus.: Satyajit Ray · Akt.: Madhabi Mukherjee, Sailen Mukherjee, Soumitra Chatterjee, Geetali Roy, Shyamal Ghoshal, Bholanath Koyal, Bankim Ghosh, Subrata Sensharma, Nilotpal Dey, Kamu Mukherjee