top of page
Image-empty-state.png

Chambre 212

TOUR D’A-rekin elkarlanean saioa


Gonb.: Jorge Barrio (zinema zuzendari eta irakaslea)


Mariak,  20 urte ezkonduta eman ondoren, erabaki du harremana hautsi eta bizi  berri bat hastea. Horretarako egiten duen lehenengo urratsa da  familiaren etxea uztea eta hurbileko hotel bateko 212. zenbakia duen gelan ostatu hartzea, baina, bertan dela, pentsatzen hasten da erabaki  ona hartu ote duen. Logela horretan harreman krisi horrek magia aurkituko du. (Ingelesez On A Magical Night izenburua du filmak).


Komedia zirraragarria, freskoa, arina, dibertigarria, sentibera eta, aldi berean, gogoetara eramango gaituena. Nabarmentzeko modukoak dira antzerki itxura ematen dion estilo txundigarri estilizatua eta protagonistaren antzezpen bikaina.


Emakumezko aktorerik onenaren Cesar Sarietan izendatu zuten Chiara Mastroianni, eta filma bera, Cannesen zuzendaritza onenaren sarietan, “Un Certain Regard” sailean.

2407 SAIOA - 2020/12/22 

CHAMBRE 212 · Frantzia · 2019 · 86 m. 

Zuz.: Christophe Honoré · G.: Christophe Honoré · Arg.: Rémy Chevrin · Akt.: Chiara Mastroianni, Vincent Lacoste, Camille Cottin, Benjamin Biolay, Marie-Christine Adam, Carole Bouquet

bottom of page