Image-empty-state.png

Bagdad Café

+KORTEN! Mateoren ama, Zuz.: Josemari Goenaga-Aitor Arregi


Gonb.: Lander Otaola (aktorea), Josemari Goenaga-Aitor Arregi (zuz)


Percy Adlon (Munich, 1935) errealizazioan hasi zen telebistarako, eta Bagdag Café filmak eman dizkio nazioarteko errekonozimendua eta ospea. Erritmo barearekin hasten da filma, eta ia ezerezaren erdian kokatzen gaitu (Mohaveko basamortua, Arizona).


Adlonek ustekabeko bira bat ematen dio, bidaia turistiko bat haustura bihurtzen duenean eta ‘emigrante’ izaera ere ematen dionean (inguru latz batera egokitu beharra, eta paperik gabe). Eta ezusteko gehiago ekarriko dizkigu; antzerkigintzan eta kantuan trebatua dagoelako, beharbada, kabaret-espazio bat sorrarazten du, eroetxe bat, non denbora (artean hutsala izan dena) zentzua hartzen hasten den eta harekin joko bat egiten duen.


Ondo zehaztutako pertsonaiak ageri zaizkigu (Alemaniako eskola), eta, ezinbestean, gero eta maitagarriagoak egingo zaizkigu; horretarako, Marianne Sagebrecht handiarekin kontatuko du (handia alde guzietatik), eta haren parean, Jack Palance berezia. Ziur naiz filma bukatzean guztiok aterako garela abesti bat ahoan.

2373 SAIOA - 2020/1/7 

BAGDAD CAFE, R.F. Alemania-AEB - 1987 - 91 M. 

Zuz.: Percy Adlon · G.: Percy Adlon, Eleonore Adlon, Christopher Doherty · Musika: Bob Telson · Akt.: Marianne Sägebrecht, Jack Palance, Christine Kauffman, CCH Pounder, Monica Calhoun