
As liñas descontinuas
+XIII KORTeN! Hara iristeko bidea, Nora Alberdi O. EH, 2025, 7’, Doc
Gonb. Anxos Fazáns, Nora Alberdi
Bea 50 urteko emakume bat da, senarrarengandik banantzen ari dena. Hogei urtean bizi izan den etxea utzi behar duen egunean, etxera iritsi, eta dena hankaz gora topatuko du, eta lapurretako bat bere ohean lo. Denis 28 urteko trans mutila da, karrera bat egin badu ere lan prekarietatearen aurka borrokatzen dena eta aukerak falta dituena. Elkarrekin hiru egun pasatu ondoan, bakoitzak bere bidetik joan beharko du.
Zuzendariaren bigarren film luzea den honetan, istorio gizatiar bat proposatzen da: elkarrekin inolako konexiorik ez duten bi pertsonaien artekoa.
Eszenaratze sotila, barrualdeetan beroa eta ondo landutako elkarrizketak. Pertsonaiak bakoitza bere aldetik aurkeztuko dira kontakizunean, eta elkar lotzen duten sentimenduak ehuntzen joango dira.
2595 SAIOA - 2026/05/19
As liñas descontinuas · Galicia · 2025 · 90 min
Zuz.: Anxos Fazáns · G.: Anxos Fazáns, Ian De La Rosa · Mus.: Xavier Bértolo · Arg.: Sandra Roca · Akt.: Mara Sánchez, Adam Prieto, Ana Fornéas


