top of page
Image-empty-state.png

Apples

+ KORTeN! El comité. Pablo Pinedo, 2020, 15’. Fic.
   
Gonb.: Pablo Pinedo (zuz)


Zergatia azaldu gabe, epidemia global baten ondoren jendeak memoria galduko du; amnesiko gelditzen dira, eta ez dute ezertxo ere  gogoratzen, ez nor diren, ez zer egiten zuten; eta, ondorioz, nortasuna galtzen dute.

Christos Nikou greziar zuzendariak (“Canino” filmean Yorgos Lanthimosen zuzendaritza-la-guntzaile izandakoak) gogoeta bat planteatzen digu ahanzturaren eta minaren inguruan, “Ensayo sobre la ceguera” gogorarazten duena.

Kaltetuak anbulantzian eramango dituzte zentro batera, eta han espero dute senideek bilatuko dituztela, baina gure protagonistak, Arisek, ez dauka nortasun agiririk, eta ez zaio seniderik agertzen. Beste alternatiba da nortasun berria esleitzea eta hura eraikitzeko probak gainditzen joatea, argazkietan dokumentatzen dituen ariketei aurre eginez.

Zinema greziar humanista eta eskuragarriaren eredua. Kutsu goibela duen parabola bat, metafora sotilak darabiltzana eta pedantekeriatik urrun dagoena; osaera bisual eta akustiko zaindukoa.

2444 SAIOA - 2022/1/18 

APPLES - Grezia/Polonia/Eslovenia - 2020 - 90 m. 

Zuz.: Christos Nikou · G.: Christos Nikou, Stavros Raptis · Arg.: Bartosz Swiniarski · Mus.:Alexander Voulgaris · Akt.: Aris Servetalis, Sofia Georgovassili, Argyris Bakirtzis, Anna Kalaitzidou, Babis Makridis, Kostas Laskos, Kimon Fioretos, Alexandra Aidini, Costas Xikominos, Nota Tserniafski, Konstantinos Papatheodorou, Akis Benardis, Simos Vogiatzoglou

Contacto: Jorge Barrio

Sede social y biblioteca: San Nicolás de Olabeaga, 33 2º

Tfno.: 618 31 84 31

Mail: info@cineclubfas.com

Lugar de proyecciones:

Salón Indautxu (Plaza Indautxu s/n)

Patrocinan

Diputación Bizkaia horizontal.png
ayuntamiento-bilbao-logo-vector-reducido
bottom of page