Image-empty-state.png

Zuloak

Gonb.: Fermin Muguruza, zuzendaria


Emanaldi berezia · Proiekzioa bukatzean Zuloak taldearen kontzertu akustikoa


Arrate Rodríguez artista poliedrikoak musika talde bat osatu nahi zuen hastapenetik: taldekideak hautatu, musika estiloa zehaztu, ñabardura estetikoak zaindu... eta prozesu guztia kamerarekin erregistratu. “Andy Warholek Velvet Underground egin zuen; nik Zuloak egingo dut” aipatzen zuen umorez Arratek. Gauzak nonbait, okertu egin ziren, eta “experimentua” bertan behera uztea erabaki zuen. Grabaturiko material guztiari San Franciscon grabatutako bideo-mezu bat gehitu zion, eta dena bidali zion Fermin Muguruza musikaria eta dokumentagileari, bere ahizpa Eiderren bidez. Fermin Muguruza musikariaren dokumental berri honek emakumez bakarrik osatutako Zuloak rock taldearen ibilbidearen jarraipena egiten du, Euskal Herriko beste emakumezko musikari batzuen ekarpena ere aldarrikatzeko.

2127 SAIOA - 2012/2/26 ZULOAK · Euskadi ∙ 2012 ∙ 99 min. Zuz.: Fermin Muguruza ∙ G.: Eider Rodríguez eta Fermin Muguruza ∙ Arg.: Aritz Moreno ∙ Mnt.: Asier García eta Dani Urdiales ∙ M.: Amanita Muskaria ∙ Eko.: Talka Records and Films / EiTB / Menara Producciones · Akt.: Arrate Rodríguez, Ainhoa Unzueta, Izaskun Muruaga, Tania de Sousa