top of page
Image-empty-state.png

X. KORTeN!: saio berezia

Gonb.: Sara Díez García, Álvaro Monsalve, Lur Olaizola, Brenan Duarte, Toño Pérez, Txarly Marqués


Johnny by Night, Sara Díez García, Euskal Herria, 2023, 21 min


Leok bere burua saltzen du kalean Johnnyizengoitiarekin. Alter ego horrek balio dio bere nartzizismoa elikatzeko eta segurtasunik-ezak ezkutatzeko. Gau batez bezero bat ezagutuko du bere jokoaren gaineko zalantzak sorraraziko dizkiona. Film neonoirra, mundu miserable hori erakusten duena.


Hirugarren koadernoa, Lur Olaizola, Euskal Herria, 2022, 21 min


Memoria politikoaren gaineko elkarrizketak. Aktore batek eta zinemagile batek film bateko gidoia entseatuko dute, egunkari bateko zatiak hartuta, 1980tik 1985era Maria Dolores Gonzalez Katarain Yoyes hildakoaren egunkarikoak, zeina Mexikon erbesteratua egon baitzen.


Anti-Natura, Brenan Duarte, Euskal Herria, 2018, 22 min


Barne-kanpo bidaia bat, bigarren mailako errepide bat, irudiak eta melodiak, lagun egingo digutenak. Zaurgarritasuna eta behaketa. Lau ekitalditako obra esperimentala.

Naturala artifiziala da. Dialektika.


Errepide bat arrakala bat da paisaian. Hala, artifiziala dena naturan txertatzen da, eta arrakalak irekitzen ditu. Hasieran natura baino ez zegoen. Hausazko mutazio batek piztia bitxia sorrarazten du. Bi hanketan zutitu, eta eskuekin manipulatzen hasten da. Artifizialtasuna azaleratzen da. Gizakiarengan naturala da artifizioa. Dio egileak.


Camila Hunck, Toño Pérez, Euskal Herria, 2022, 35 min


Asturias 1950ean. Camila neskato bat da lotura lanak egiten dituena makiekin, eta arimekin bizi da iheslarien leizean. Camilak maki bat zaintzen du; ihesi dabil, eta leize batean gordeta dago. Toki horretan bi garaitako munduak batzen dira: Neardentala eta gerra zibilaren ondorena.

2502 SAIOA - 2023/10/24

Johnny by Night · Euskal Herria · 2023 · 21 min

Zuz.: Sara Díez García · G.: Sara Díez García · Arg.: Sara Díez García · Eko.: Anger Films · Akt.: Facundo Corcuera, Julen González, Maite Gandia, Rubén Hernández

Hirugarren koadernoa · Euskal Herria · 2022 · 21 min

Zuz.: Lur Olaizola Lizarralde · G.: Lur Olaizola Lizarralde · Arg.: Gerard Ortín Castellví · Mon.: Maddi Barber, Lur Olaizola · Eko.: Sara Hernández · Akt.: Ana Torrent, Lur Olaizola

Anti-Natura · Euskal Herria · 2018 · 22 min

Zuz.: Brenan Duarte · G.: Brenan Duarte · Arg.: Brenan Duarte

Camila Hunck · Euskal Herria · 2022 · 35 min

Zuz.: Toño Pérez · G.: Toño Pérez · Mus.: Aitzol Saratxaga · Eko.: Txarly Marqués · Akt.: Ane Fuentes, Ramón Barea, Mikel García, Leire Orbe, Diego Pérez, Asier Hormaza

bottom of page