
Wu Suo Zhu
+KORTeN!: Los invitados de Amaia, George Todria. EH, 2024, 20’. Fik
Gonb: George Todria, Lorenzo Damián García
Dokumentala ura mugimenduan dela hasi eta bukatzen da. Naturaren erritmo izukaitza da, segidan ikusiko dugun monjearenaren berdina: jarraia baina pausatua.
Monje budista, kaskamotza eta tunikaduna, oinez doa, emeki, hiriguneak eta naturguneak ikusiz. Basoan barrena doa, harri eta belardien gainetik, bidea irekitzen du zuhaitzen eta etxeen itzalen artetik; tren geltokia, eliza eta museoa zapalduko ditu.
Eguzkia atera eta sartu egiten da berriz.
Une batzuetan, arrozte erako efektu bat gertatzen da, monjearen gorputz pausatuaren eta denbora modernoen azelerazioaren artean. Azkenean, beste pertsonaia bat agertuko da, plater bat prestatuko du, eta irentsi egingo du.
Taiwango zuzendariaren instalazio museistikotik hurbileko film labur sail baten hamargarren entrega da obra hau.
2556 SAIOA - 2025/03/25
Wu Suo Zhu · Taiwan/EAB · 2024 · 79 min
Zuz.: Tsai Ming-liang · G.: Tsai Ming-liang · Arg.: Chang Jhong-Yuan · Akt.: Anong Houng-heuangsy, Lee Kang-sheng