
Writing On The City
Bilbon estreinaldia
+ 223 Words. Film kolektibarekin, Punto de Vista jaialdiak Keywan Karimi zinemagile irandarrarentzako Writing on the city, bere azken filmarengatik zigor gisa eskatutako kondenari, sei urteko kartzela-zigorra eta 223 zigorrada, erantzun nahi dio
Gonb.: Oskar Alegria, ‘Punto de Vista’ Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiaren zuzendaria
Teheranen horma-irudi eta pintada politikoen erabileran zeharreko ibilbide historikoa saiakera formatuan. Film honen egileari bere herrialdean sei urteko kartzela-zigorra eta 223 zigorradako kondena jarri diote. Keywan Karimi-k, bi gizonezko ahots eta emakumezko ahots baten bitartez, hiriburu irandarreko hormetan zeharreko bidaia batera gonbidatzen gaitu, horiek baitira ideia- eta adierazpenaskatasuna garatzeko leku bakarrak. Baita erregimenaren aldeko propaganda ere. Iraultzak eta haren aurkako mugimenduek aerosolek, gauaren konplizitatearekin, “behera diktadura” idazteari uzten ez dioten hormetan hitza hartzeko borrokatu dute.
2256 SAIOA - 2016/10/11
WRITING ON THE CITY ∙ Iran ∙ 2015 ∙ 60 min
Zuz.: Keywan Karimi ∙ G.: Keywan Karimi · Arg.: Arasto Madahi Givi · Mnt.: Farahnaz Sharifi · M.: Bamdad Afshar · Eko.: Keywan Karimi · Akt.: Dokumentala