top of page
Image-empty-state.png

Unicorn Wars

+KORTeN!: El cometa, Aitor Elorriaga. EH, 2021, 4’. Fik


Gonb.: Iván Miñambres, Aitor Elorriaga


PreFANT·2023


Panpinezko hartzatxoen eta adarbakarren borroka, politikari eta giza izaeraren alderdirik okerrenei buruz. Oso proposamen originala, onberaren irudiari buelta eman, eta sakonekoaren eta itxuraren arteko tupust bortitza darabil. Gerraren aurkako fabula bat da, hartzatxo maitagarriek protagonizatua.


Hartzatxoen armadak zerrendetara deitutako gazteak doktrinatzen ditu haien segurtasuna mehatxatzen duten adarbakarren aurka borrokatzeko. Hala, Azulin eta Gordi, eskarmenturik ez duten soldadu batzuekin batera, misio arriskutsu batera igortzen dituzte baso miragarria salbatzeko.


Animazio klasiko, koloretsu eta oso zaindu bateko irudi bortitzak, giza adimenaren sakoneneraino bidaiatzeko balio digunaeta espezie gisa geurekin daramagun gaitza erakusten diguna. Helduentzako animazioa.


Animaziozko Filmik Onenaren Goya saria irabazia du.

2491 SAIOA - 02/05/2023

Unicorn Wars · Galizia/Euskal Herria/Frantzia · 2022 · 91 min

Zuz.: Alberto Vázquez · G.: Alberto Vázquez · Mus.: Joseba Beristaín · Animazioa.: Mariona Omedes

Akt.: (Ahotsa)  Jon Goiri, Jaione Insausti, Ramón Barea, Manu Heras, Gaizka Soria, Itxaso Quintana, Maribel Legarreta y Kepa Cueto

bottom of page