top of page
Image-empty-state.png

Trudno byt bogom

“Egon badaude esklabu bihurtutako arimak, mesedeak hainbeste eskertzeagatik eskertasun sokak ito egiten dituela”. (Friedrich Nietzsche)


Arkanar planetara zientifiko talde bat heldu da. Bertan Erdi Aroa bezalako zibilizazio bat topatu dute eta jainko pagano baten sasi-semea balitz, bertakoek Don Rumata ikerlaria harrapatu dute.


Radikala, maisulan zinematografiko bikaina. Arkadi eta Boris Strugatski anaien eleberriaren egokitzapen librean oinarritua. Antzekotasun ugariak aurkitzen dira film honen eta Andrei Tarkovskiren “Stalker” filmaren artean (Strugatski anaien beste liburu baten egokitzapenean oinarritu baitzen), eta baita Alexander Sokurov errusiar zinemagile handiaren lanen artean ere.


“Zein zaila den jainko bat izatea” 2013an zendu zen Aleksei German-en testamendu zinematografikoa da. 14 urtez lan erraldoi honetan aritu eta gero, ezin izan zuen amaituta ikusi. Film honek aurre egin zuen azken honen emaztearen eta semearen ekimenari esker (Svletana Carmalita eta Aleksei German jr. hain zuzen ere).


Kontzeptuzko filma da, ikuslearentzat lehia, erresistentzia ariketa edota intelektual erronka balitz. “Zein zaila den jainko bat izatea” ikuslearen kriterioa jarraituz, maisulan bikaina izan daiteke edo guztiz aspergarria den saiakera zoroa. Ez da erraza 177 minututako lan erraldoi, zehatz, zorrotz, arretatsu, sailkaezin hau irenstea. Baina maisutasunez Erdi Aroko eszentrikotasun ustela berregiten duen lan sakona eta estetikoa da. Horretarako plano-sekuentzia luze eta klaustrofobikoak erabiltzen ditu, izaki groteskoak ariketa eskatologiko batean dantza makabroan egongo balira bezala. Argi gera dadila ez dela produktu konbentzionala. Giroak, kameraren mugimenduek, argazkigintzak (zuri-beltzean) ikuslea sartzen dute sailkaezin esperientzia estetikoan. Ez da harritzekoa El Bosco edota Pieter Brueghel artisten irudietan eragina ikustea eta hainbat literatura iturrietako pertsonaien antzekotasunak agertzea (adibidez, Gargantua eta Pantagruel pertsonaiak bezala). Ikuslegoa benetan pelikularen lupetzan murgildurik dagoenean, ikusleari erronka filosofiko eta metaforikoa aurrez aurre agertzen zaio. Zein neurritan ez da Arkanar ustela, Aleksei Germanek jasandako Errusiaren islada?


Ezjakintasuna eta fanatismoa gizakion garapenaren oztopoa ote? Indartsu eta intentsitatez bikain egindako alegoria da. Bere autoreak sormenaz blai utzitako ondare ikaragarri honek ez du preziorik.

2223 SAIOA - 2015/10/27 TRUDNO BYT BOGOM ∙ Errusia ∙ 2013 ∙ 177 min. Zuz.: Aleksei German ∙ G.: Aleksei German eta Svetlana Karmalita, Arcadi eta Borís Strugatski-eleberrian oinarritua ∙ Arg.: Vladimir Ilin eta Yuri Klimenko ∙ Eko.: Sever Studio / Lenfilm Studio ∙ Akt.: Leonid Yarmolnik, Aleksandr Ilyin Jr., Yuriy Tsurilo, Yevgeni Gerchakov, Aleksandr Chutko

Contacto: Jorge Barrio

Sede social y biblioteca: San Nicolás de Olabeaga, 33 2º

Tfno.: 618 31 84 31

Mail: info@cineclubfas.com

Lugar de proyecciones:

Salón Indautxu (Plaza Indautxu s/n)

Patrocinan

Diputación Bizkaia horizontal.png
ayuntamiento-bilbao-logo-vector-reducido
bottom of page