top of page
Image-empty-state.png

The Rider

+ Flb (KORTeN!): El jardín de Vero, Miguel Parra


Gonb.: Julen Etxebarria (zinegilea)


Western erako film modernoa, ipar Amerikako zinema independentetik ateratakoa; kritika onak izan ditu, eta sari politak eman dizkiote.


Bradyren gorabeherak kontatzen ditu, rodeo ikuskizunetako izarra bera eta zaldi entrenatzaile ona. Istripu bat dela medio, ezingo da berriz zaldi gainera igo. Orduan, bidaia bat egingo du bere bizitzari adarretatik heltzeko. Dokumentalaren eta fikzioaren artean, etorkizunari nola aurre egin barneratzeko gogoeta aldi bat ikusten da pelikulan.


Egiazko protagonistek interpretatua da, eta egiazkotasunak eta benetakotasunak gainezka egiten dute.


Soinua, musika, argazkia... Denak ongi elkar hartzen dute, bizitzaz, autoestimuaz eta adiskidetasunaz diharduen lan honetan.

2343 SAIOA - 2019/2/12 THE RIDER · AEB · 2017 · 104 m. Zuz.: Chloé Zhao · G.: Chloé Zhao · Musika: Nathan Halpern · Akt.: Brady Jandreau, Tim Jandreau, Lilly Jandreau, Cat Clifford, Terri Dawn Pourier, Lane Scott, Tanner Langdeau

Harremanetarako: Jorge Barrio

Administrazioaren eta liburutegiaren helbidea:

San Nikolas de Olabeaga kalea, 33, 2º

618 31 84 31  -  info@cineclubfas.com

Proiekzio Aretoa:

Indautxu Aretoa (Indautxu Plaza z/g)

Babesten dute

Diputación Bizkaia horizontal.png
ayuntamiento-bilbao-logo-vector-reducido
bottom of page