top of page
Image-empty-state.png

The Last Command

Zuzeneko piano musika saioa, Josetxo Fdz. de Ortega


Gonb.: Jorge Barrio (zinema zuzendari eta irakaslea)


Urteko azken saioan ohi dugunez, film mutu bat dugu, musika gure ohiko pianistak jarriko diona, Josetxo Fernández de Ortega Jaureguik.


Egiazkotzat jotzen den eta Ernst Lubitschi egozten zaion istorio batean inspiratuta dago gidoia. Aristokrata zarista exiliatu bat da, AEBetan erbesteratua dagoena Errusiako iraultzaz gero. Hollywooden aritzen da estra lanetan, eta bere bizitzarenaren oso antzekoa den pertsonaia batena egiten dihardu film batean. Egoera bitxi horretan, oroitzapenak etorriko zaizkio.


Oscar sarien lehen urtean, Emil Jannings protagonistak aktorerik onenarena irabaziko du, eta filmak berak ere filmik eta gidoirik onenarenak jasoko ditu. 2006an, AEBetako Kongresuko Bibliotekak «kultura, historia eta estetika aldetik esanguratsu» joko du.

Obra erakargarria eta kultuzkoa, Sternbergen lehen obra handitzat dute.

2431 SAIOA - 2021/6/22 THE LAST COMMAND · AEB · 1928 · 139 m. Zuz.: Josef Von Sternberg · G.: John F. Goodrich, Herman J. Mankiewicz · Arg.: Bert Glennon · Akt.: Emil Jannings, Evelyn Brent, William Powell, Jack Raymond, Nicholas Soussanim, Michael Visaroff, Fritz Feld, Shep Houghton
bottom of page