Image-empty-state.png

Tatarak

Andrzej Wajda (Suwalki, Polonia, 1926) Arte Ederretako ikasketak egin zituen Krakovian eta zinema-ikasketak Lodzeko eskolan. “Pokolenie” (1954), “Kanal” (1957) eta “Popiol i diament” (1958, “Errautsak eta diamanteak”) Poloniak alemanen okupazio-garaian bizi izan zituen aldaketei buruzko trilogiak badu Buñuelen eragina, eta arrakasta handia izan zuen nazioartean. Hurrengo filmak: “Popioly” (1965, “Errautsak”); “Krajobraz po bitwie” (1970, “Guduaren ondorengo ikuspegia”); “Smuga Cienia” (1976, “Itzalezko marra”); “Czlowiek z marmary” (1977, “Marmolezko gizona”); “Dyrygent” (1980, “Orkestra-zuzendaria”); “Czlowiek z zelaza” (1981, “Burdinazko gizona”, Gdanskeko ontzioletako gertakariak eta Solidarnosc sindikatuaren sorrera kontatzen duen filma); “Danton” (1982); “Ein liebe im Deutschland” (1983). 2000. urtean Ohorezko Oscar Saria jaso zuen Wajdak eta 2006. urtean, Berlingo Nazioarteko Zinemaldian, Ohorezko Urrezko Hartza.

2090 SAIOA - 2012/3/6
TATARAK · Polonia · 2009 · 85 min.
Zuzendaritza: Andrezj Wajda · Gidoia: Andrezj Wajda · Argazkia: Pawel Edelman · Muntaketa: Milenia Fiedler · Ekoizpena: Michal Kwiecinski · Aktoreak: Krystyna Janda, Pawel Szajda, Jan Englert, Jadwiga Jankowska-Cieslak, Julia Pietrucha