top of page
Image-empty-state.png

Suzhou River

+KORTeN!: Angst, María Corral López. EH, 2022, 15’. Fik


Gonb.: María Corral López


Maitasun istorio bat Shanghaiko auzoetan, Suzhou ibaiaren ertzetan. Eskuzko kamera batekin filmatua dago. Dokumentaletik hurbil dagoen estiloarekin, gaur egungo Txinara garamatza, hiri handietako auzoetara, hautsez eta janari koipetsuz beteta dauden kaleetara.


Orain hogei urte baino gehiago estreinatu zutenean arrakasta izan zuen film honek, eta orain zaharberriturik dator. Zuzendaria 60ko hamarkadan jaiotako txinatar zinemagileen belaunaldikoa da, zeinak Pekingo Zinema Eskolan graduatu baitziren; belaunaldi horren asmoa da bere herrialdeko zinema eraberritzea.


Mardar mezulari gazte bat da, hirian barrena doana motorrarekin paketeak banatzen, eta agintzen diotena egiten du galderarik egin gabe. Alkohol kontrabandista batek enkargu berezia egingo dio: Moudan alaba, 16 urtekoa, izebaren etxera eramatea. Bidaian biak erakarrita sentituko dira.

2499 SAIOA - 2023/10/03

Suzhou River · Txina/Alemania · 2000 · 83 min

Zuz.: Lou Ye · G.: Lou Ye · Arg.: Wong Yuk · Mus.: Jörg Lemberg · Akt.: Zhou Xun, Jia Hongshen, Yao Anlian, Nai An

bottom of page