top of page
Image-empty-state.png

Stalker

Aurk.: Txus Retuerto, Fas Zineklubeko presidenteordea


Sergei M. Eisenstein aparte utzita, Sobietar zinemaren ordezkari handienetako bat dugu Andrei Tarkovski. Bere filmak oso intimoak dira, noizbehinka eztabaida-sortzaileak, baina beti ere eder-ederrak fotograma guztietan. Alde horretatik zinemaren poeta izan zela esan genezake. Tarkovskiren interes nagusiak ziren gizakia orohar eta bizitzari berari (eta existentziaren zentzu traszendenteari) eman beharreko erantzunen bilaketa, benetako espiritualtasunaren gainbehera eta gero eta morroiago gaituen teknologiaren beharrei egoki erantzuteko ezgaitasuna. Stalkerren, gure filmik gogokoenean (non eta Tarkovskik erabiltzen du paisaia gizakien emozioak azaleratzeko elementu gisa), etorkizuna eta familiaren hausnarketa bat oparitzen digu bi gizonezkoren bidaia ‘Gune’an zehar, haien desirak bete ditzaken Logelaren bila, Stalkerrek gidatuta. Nork ukituriko lurra da hau? Zer gertatu da hemen? Batek daki!

2295 SAIOA - 2017/10/31 STALKER ∙ Sobietar Batasuna ∙ 1979 ∙ 163 min. Zuz.: Andrei Tarkovski ∙ G.: Andrei Tarkovski / Arkadi Strugatski / Boris Strugatski “Picnic extraterrestre” izeneko eleberrian oinarrituta · Arg.: Aleksandr Kniazhinski eta Georgi Rerberg · Mnt.: Lyudmila Feiginova · M.: Eduard Artémiev · Eko.: Mosfilm · Akt.: Aleksandr Kaidanovski, Anatoli Solonitsyn, Nikolái Grinkó

Harremanetarako: Jorge Barrio

Administrazioaren eta liburutegiaren helbidea:

San Nikolas de Olabeaga kalea, 33, 2º

618 31 84 31  -  info@cineclubfas.com

Proiekzio Aretoa:

Indautxu Aretoa (Indautxu Plaza z/g)

Babesten dute

Diputación Bizkaia horizontal.png
ayuntamiento-bilbao-logo-vector-reducido
bottom of page