top of page
Image-empty-state.png

Sipo Phantasma

Gonb.: Koldo Almandoz, David Aguilar, Pello Gutiérrez, Iñaki Sagastume


Sipo (ontzi). Lan esperimental honek luxuzko estreinua izan du, bai Donostiako Zinemaldian agertzeagatik, bai 2016ko otsailean Rotterdameko zinemaldian izateagatik.


Koldoren lehen luzemetraia izanda ere, gure artean ederki ezaguna dugu zuzendari hau (19 film labur). Luzemetraiara salto honek tranpa txikia izan arren (9 kapitulu eta epilogoa), gure kuriositatea erakartzea lortzen du eta irudi harrigarriek barne emozioak ateratzea lortu dute. Musikak lan hau ederki janzten du, zentzumen guztiak osatuz. Koldoren hitzetan, guztiok hartu beharko genuke “sipo” hori eta utzi gu eraman gaitzala.


Kapitulu guztiek ez zaitu harrapatzen modu berean (batzuek letra gehiegi dute), baina amaieran zapore gozoak heltzen zaitu. Bertan topatuko dugu aitona istorioak kontatzen, ederrak eta harrigarriak. Azkenean transatlantiko bat (eta hutsunea), Florence Balcombe misteriotsua... “artea, ez da sortzen, ez da apurtzen, transformatzen da”. Baina, non dago jatorrizkoa?

2280 SAIOA - 2017/4/25 SIPO PHANTASMA ∙ Euskal Herria ∙ 2016 ∙ 69 min. Zuz.: Koldo Almandoz ∙ G.: Koldo Almandoz · Ar.: Koldo Almandoz eta Javier Agirre · Mnt.: Laurent Dufreche · M.: Joserra Semperena / Ignacio Bilbao · EKO.: Txintxua Films S.L. · Akt.: Maider Intxauspe, Itsaso Azkarate, Karlos Odriozola

Harremanetarako: Jorge Barrio

Administrazioaren eta liburutegiaren helbidea:

San Nikolas de Olabeaga kalea, 33, 2º

618 31 84 31  -  info@cineclubfas.com

Proiekzio Aretoa:

Indautxu Aretoa (Indautxu Plaza z/g)

Babesten dute

Diputación Bizkaia horizontal.png
ayuntamiento-bilbao-logo-vector-reducido
bottom of page