
Simón de la montaña
+XII KORTeN! La suerte de Katalina, Guillermo Ordás. EH, 2023, 9’ Ani-Fik
Gonb. Guillermo Ordás, Iñigo Ongay
21 urteko gazte bat da Simon, Andeetako mendilerroaren bazterrean bizi dena, eta, ikustean bere ametsek ez dutela errealitatearekin bat egiten, aldatzea erabakiko du. Horretarako, bera bezala desgaituak diren mutil batzuekin ibiltzen hasiko da. Maitatzeko eta dibertitzeko arau propioak asmatuko dituzte, eta hala ibiliko dira eurentzako diseinatuta ez dagoen mundu horretan hazten eta beren tokia bilatzen.
Federico Luisen opera prima honi saria eman zioten Cannesen (2024: Kritikaren Astea - Sari Handia), eta oso harrera ona egin zioten Donostian. Trebeziaz darabiltza zinemaren alorreko baliabideak, baina, gainera, ikuspegi originala eta apur bat kezkagarria ere erabiltzen du.
Nerabezarotik helduarora doan pausoa esploratzen du, baina, oraingo honetan, egokitzeko zailtasun bereziak dituen talde batean zentratzen da.
2574 SAIOA - 2025/11/18
Simón de la montaña · Argentina/Txile/Uruguay · 2024 · 98 min
Zuz.: Federico Luis · G.: Federico Luis, Tomás Murphy, Agustín Toscano · Arg.: Marcos Hastrup · Mus.: Hernan González Villamil · Akt.: Lorenzo Ferro, Pehuén Pedre, Kiara Supini, Laura Nevole, Agustín Toscano






