top of page
Image-empty-state.png

Sedmikrásky

+ KORTeN! Ur azpian lore. Aitor Oñederra, 2021, 14’. Anim.


Gonb.: Aitor Oñederra (zuz)


Aurk.: Norberto Albóniga (Fas)


Collage eran eraikitako film dibertigarri eta maitagarria. Bi neska hondartzan hizketan ari dira, eta ondorioztatzen dute: “Mundua usteldua dago, eta gu ere hala egongo gara”. Ideia hori dela medio, gaiztoki portatzen hasiko dira, eta elkarrekin loturarik ez duten gorabeherak gertatuko dira: gizon helduak engainatuko dituzte haiei otorduak ateratzeko, paretak margotuko dituzte, ikuskizunak boikoteatu, beste batzuen oturuntza hondatu...


Ez dago ildo narratibo bat, eta irudiak eta soinuak grazia handiarekin datoz bata bestearen atzetik. Une jakin batzuk oso ongi eratuta daude, eta beste batzuek ez dute hainbeste harritzen.


60ko hamarkada nahasiko zinemaren erakusgarri bat; film oso-oso ausarta, probokatzailea eta esperimentala, urteak igarota ere oraindik harritu egiten gaituena.


Beharbada, 70eko punk munduaren iragarpena dago, eta Eskorbutok handik urte batzuetara esango zuen bezala: “Nada más nacer / empiezan a corrompernos / eso nos demuestra / que somos anti todo” (jaio orduko gu ustelarazten hasten dira, horrek erakusten digu “antitodo” garela).

2452 SAIOA - 2022/3/15 SEDMIKRÁSKY · Txekoslovakia · 1966 · 74 min. Zuz.: Vera Chytilov · G.: Vera Chytilová, Ester Krumbachová · Arg.: Jaroslav Kučera · Mus.: Jirí Slitr, Jirí Sust · Akt.: Jitka Cerhová, Ivana Karbanová, Marie Cesková, Julius Albert, Marcela Brezinová, Jan Klusák, Jirina Myskova Gustavo Sánchez Parra, Javier Sepulveda, Sebastian Silveti, Roberto Medina

Harremanetarako: Jorge Barrio

Administrazioaren eta liburutegiaren helbidea:

San Nikolas de Olabeaga kalea, 33, 2º

618 31 84 31  -  info@cineclubfas.com

Proiekzio Aretoa:

Indautxu Aretoa (Indautxu Plaza z/g)

Babesten dute

Diputación Bizkaia horizontal.png
ayuntamiento-bilbao-logo-vector-reducido
bottom of page