Sedimentos
Zinegoak-ekin elkarlanean saioa
+ KORTeN! Azaletik azalera. Mel Arranz, 2021, 7’. Anim.
Gonb.: Adrián Silvestre (zuz), Pau Guillén (Zinegoak), Mel Arranz (zuz)
2021eko dokumentalik onenetakotzat dute. Trans jendearen bizipenak ageri dira, planteamendu sotil batekin: sei emakumek (Magdalenak, Aliciak, Tinak, Sayak, Yolandak, Cristinak eta Adrianek) elkarrekin pasatuko dituzte egun batzuk Leongo herri batean, eta paisaia miragarriak esploratuko dituzte elkarrekin hizketan doazen bitartean.
Elkarrizketa horietan, bakoitzaren berezitasunak eta bizipenak agertuko dira. Taldeak zerk batzen dituen planteatuko du, eta disidentziei helduko die, gainditzeko asmotan.
Filmak narratiba naturala du, eta egoera ezaguna gerta dakioke askori (egun batzuk landa eremuan, lagun talde txiki batekin). Hemen ez dago klixerik, ezta aurreiritzirik ere, baizik eta ezusteko paisaia batean murgilduta elkarrekin diharduten pertsonak.
Ezinezkoa da enpatiarik ez sumatzea protagonistekin eta haien izaera miresten amaitzea. Bereziki interesgarria, hurretik begiratzeko sarritan diskriminatua eta jazarria den giza talde bati.