top of page
Image-empty-state.png

Rosalie Blum

Bilbon aurrestreinaldia


Vincent Machot-ek bere bizitza ederki ezagutzen du. Bere ileapaindegiak, lehengusuak, katuak eta ama menderatzaile samarrak, betetzen dute bere eguneroko bizitza. Baina, batzuetan bizitzak sorpresak ematen dizkigu, nahiz eta guztia kontrolpean izan. Bat-batean, emakume misteriotsu eta bakartia den Rosalie Blum-ekin topo egingo du, aurretik elkar ikusi dutela pentsatuz. Non? Intrigaturik, bere atzetik joatea erabakiko du berataz gehiago jakingo duelakoan. Baina berak ez dakiena, erabaki honek zein motatako abenturak bizitzera eramango duten eta zelako pertsonaia bitxiak ezagutzera eramango duten. Argi dago Vincent Machot-en bizitza guztiz aldatuko dela. Film hau, Julien Rappenau-k zuzendua (Jean Paul Rappeneau zuzendari frantziar famatuaren semea), Camille Jourdy-ren eleberri grafiko goraipatuetan inspiraturik sortu da.

2277 SAIOA - 2017/3/30 ROSALIE BLUM ∙ Frantzia ∙ 2015 ∙ 95 min. Zuz.: Julien Rappeneau ∙ G.: Julien Rappeneau, Camille Jourdy-ren komikian oinarrituta · Arg.: Pierre Cottereau · Mnt.: Stan Collet · M.: Martin Rappeneau · Eko.: Michael Gentile eta Charles Gillibert · Akt.: Noémie Lvovsky, Kyan Khojandi, Anémone, Alice Isaaz
bottom of page