top of page
Image-empty-state.png

Retour à Ithaque

+Flb: I Said I Would Never Talk About Politics  (A) ∙ Euskadi ∙ 2015 ∙ 10 min ∙ Zuz.: Aitor Oñederra 


Gonb.: Oskar Belategui, kazetaria


Laurent Cantet, zinemagile frantziarrak, Habana hirira eramango gaitu film honen bitartez, Leonardo Padura idazle kubatarraren laguntzaz. Bost lagun itsasoari begira dagoen etxe baten zabaltzan elkartuko dira. Antzerki eszenatokia balitz, bost lagun hauek beraien bizitza, gogoetak, ilusioak eta porrotak kontatuko dizkigute.


Iraultza garaian jaiotako belaunaldi oso baten islada agerian geratzen da film honetan; iraultzaren balioak sinistu eta horietan inplikaturik egon zena. Filmak “belaunaldi galduaren” konpromiso, traizio eta beldurrak kontatuko ditu lekukoak izan direnen ahotik.


Cantet-ek “Itacara itzulia” filmaren bitartez hitzen botereari omenaldia egin nahi dio berak dion bezala “hitzek lokarri hautsiezinak sortzen bait dituzte” eta horiek dira pelikularen espazio guztia beteko dutenak.

2234 SAIOA - 2016/2/2 RETOUR À ITHAQUE · Frantzia ∙ 2014 ∙ 95 min. Zuz.: Laurent Cantet ∙ G.: Leonardo Padura eta Laurent Cantet ∙ Arg.: Diego Dussuel ∙ Mnt.: Robin Campillo ∙ Eko.: Borsalino Productions ∙ Akt.: Isabel Santos, Jorge Perugorría, Fernando Hechavarría, Néstor Jiménez, Pedro Julio Díaz Ferrán
bottom of page