Image-empty-state.png

Ras vkhedavt, rodesac cas vukurebt?

Aurk.: Marije Murguia (Fas)


Bikote gazte bat behin edo beste elkartuko da kasualitatez, eta azkenean taberna batean geldituko dira, baina, bertaratzen direnean, biak itxuraz aldatuta daude, eta ez dute elkar ezagutuko, madarikazio bitxi baten biktima izan balira bezala. Hortik aurrera, nahasian gertatuko dira eguneroko gauzak eta gauza misteriotsuak.


Kitaisi hiriko udako egunetan, pertsonaia gutxi batzuk jardungo dira ipuin sosegatu batean, zeinetan ikusten baita garrantzirik ez duena zein harrigarria den, eta adarkadurak eta zirkuluak sortuko dira; panoramika bat, plano xehe bat, zoom bat...; batzuetan narrazio linea desberdinak elkartuko dira muntatzearen bidez eta beste batzuetan espazioak batuko dira plano berberean.


Maitagarrien ipuin honek harritu egin zuen Berlingo 2021eko jaialdian, eta Kritikaren Nazioarteko Saria irabazi zuen. Mar de Platako zinemaldian, berriz, Epaimahaiaren Sari Berezia irabazi zuen, eta Sevillakoan argazkirik onenarena.

2455 SAIOA - 2022/4/5 RAS VKHEDAVT RODESAC CAS VUKUREBT? · Georgia/Alemania · 2021 · 150 m. Zuz.: Alexandre Koberidze · G.: Alexandre Koberidze · Arg.: Faraz Fesharaki · Mus.: Giorgi Koberidze · Akt.: Ani Karseladze, Giorgi Bochorishvili, Oliko Barbakadze, Giorgi Ambroladze, Vakhtang Panchulidze, Irina Chelidze