Przypadek (Blind Chance)
Mario Pardo-ri Omenaldia
+Flb: Zacarías (F) ∙ Euskadi ∙ 2017 ∙ 20 min. ∙ Zuz.: Violeta Trincado
Aurk.: Mario Pardo (akt)
Aita hil ondoren, Witek gazteak tren bati segika korritzen du. Etorkizuna trenera heltzearen edo ez heltzearen menpe dago. Lehenengo aukera: trena hartu eta beterano komunista bat ezagututa, Alderdiko gazteriako ekintzaile bihurtzen da haren eraginez. Bigarren aukera: trena ez du harrapatzen eta, trenbideko zaindari batekin borrokatu ondoren, gizarte-lanak egitera zigortzen dute; horretan dela, Solidarnośćeko kideekin jartzen da harremanetan.
Hirugarren aukera: trena ez du harrapatzen eta, unibertsitateko neska ikaskide batekin elkartu ondoren, medikuntza-ikasketetan jarraitzen du bere eraginez, batere lotura politikorik gabe.