
Popel (Cenizas)
+XIII KORTeN! Natura fugit, Jesus Mari Lazkano. EH, 2025, 22’ Ani
Gonb: Oier Plaza G., Unai Eguia, Anton Gandarias, Jesusmari Lazkano. Modera: Lorenzo D. G. (fas)
Kontzentrazio esparru nazietan hildako bi deportaturen (Angel Lekuonaren eta Enric Monerren) inguruko ikerketak, kasualitatez, gurutzatu egiten dira, eta azkenean agerian uzten dute familia baten istorio sinestezina: Pragako errausketa labean, arriskuan jarri zuten beren bizia, 2.000 biktimaren errautsak salbatzeko. Denek bete zituzten kartzela zigorrak.
Laurogei urte geroago, gertaera haiek iragana eta oraina konektatu dituzte, eta argitara atera dituzte alboratuta eduki dugun historiako atal bat: deportatu haien gorpuzkiak Pragako mausoleo batean dautzala gaur egun.
Film luze dokumental hau bi heroi anonimoen omenez eginda dago, eta dei egiten du inoiz ere ahaztu behar ez zirenen oroimena atxikitzera.
Horrela sortu da narratiba eraginkor eta harrigarri hau, hainbat elementu uztartzen dituena (testigantzak, dokumentuak eta animazio sekuentziak) thrillerraren dinamismoarekin.
2598 SAIOA - 2026/06/02
EH / Txekiako Errepublika · 2025 · 87 min
Zuz.: Oier Plaza Gartzia · G.: Garazi Velasco del Pino · Arg.: Lander Andonegi · Mus.: Aitor Etxebarria · Akt.: Antonio Garrido Clemente, Unai Eguia, Antón Gandarias


