top of page
Image-empty-state.png

Petite Maman

+ KORTeN! Kinka. Maider Oleaga, 2021, 15’. Fic.
   
Gonb.: Cristina Zorita (zinema kritikaria), Maider Oleaga (zuz)


Nellyk 8 urte ditu, eta amona hil berri zaio. Familiarekin  hildakoaren etxera joango da, gurasoek amaren haurtzaroko etxea hustu  dezaten. Aita-amei laguntzen dien bitartean, jakin-minez esploratuko du  ama umetan jolastu ohi zen basoa, eta, hor dela, bere adineko beste  neska bat ezagutuko du; adiskide egingo dira, eta jokoak eta sekretuak  kontatuko dizkiote elkarri txabola batean, zeina Nellyren amaren  jolastoki ere izan baitzen.


Filmak argi erakusten du zenbat lor daitekeen elementu gutxirekin:  bost aktore, zenbait leku eta ordubete eta erdi baino gutxiago bidaia  magiko bat egiteko.


Ongi egituratutako gidoia eta eszenaratze neutroa, sarritan musikarik  gabea. Argazki goxoak, ukitu urrekara ugarirekin. Alegia sotila,  ama-alaben harremanez gogoeta egiten duena.

2445 SAIOA - 2022/1/25 PETITE MAMAN · Frantzia · 2021 · 72 m. Zuz.: Céline Sciamma · G.: Céline Sciamma · Arg.: Claire Mathon · Mus.: Para One · Akt.: Joséphine Sanz, Gabrielle Sanz, Nina Meurisse, Stephane Varupenne, Margot Abascal, Florès Cardo, Josée Schuller, Guylène Péan.

Harremanetarako: Jorge Barrio

Administrazioaren eta liburutegiaren helbidea:

San Nikolas de Olabeaga kalea, 33, 2º

618 31 84 31  -  info@cineclubfas.com

Proiekzio Aretoa:

Indautxu Aretoa (Indautxu Plaza z/g)

Babesten dute

Diputación Bizkaia horizontal.png
ayuntamiento-bilbao-logo-vector-reducido
bottom of page