top of page
Image-empty-state.png

Pacification

SAIO BEREZIA 19:00etan

Gonb.: Albert Serra (zuz)


Albert Serraren azken obra, Cannesen atal ofizialean lehiatzeko aurkeztu zutena.


Tahitiko uhartean, Polinesia Frantsesean, Errepublikako Goi Komisarioa, harrera ofizialetan zein legez kanpoko establezimenduetan, etengabe hartzen die pultsua edozein unetan haserretzeko arriskua dakarten tokiko biztanleei. Zurrumurru bat hedatzen da: itsaspeko bat dela-eta saio nuklear gehiago egin behar dituztela.


Hasiera horrek harrapatu egiten du ikuslea, eta plano sekuentzia horretan uharteko portua ageri da, beste irudi eder askoren artean, filmak irauten duen hiru orduetan, non harreman publikoetan ongi moldatzen den pertsona horietako bat ageri baita dena kontrolatzen saiatzen dena eta denak ihes egiten diona.


Batzuentzat, haren filmetatik argumentu gehien eta irisgarrien duena, nahiz eta narratiba digresioetan, etenaldietan eta isiluneetan oinarritzen den.

2483 SAIOA - 2023/2/28

Pacifiction · Catalunya/Frantzia/Alemania/Portugal · 2022 · 165 min

Zuz.: Albert Serra · G.: Albert Serra · Arg.: ArturTort · Akt.: Benoît Magimel, Pahoa Mahagafanau, Marc Susini, Matahi Pambrun, Alexandre Mello, Sergi López, Cécile Guilbert, Montse Triola, Lluís Serrat, Mareva Wong

bottom of page